2018az geroztik, Donostia Zinemaldia lanean ari da bere artxibo historikoa kontserbatu, ikertu eta eskuragarri jartzeko, Elías Querejeta Zine Eskolarekin (EQZE) batera. Atari honetan, Zinemaldiaren historia arakatu, egindako ikerketak kontsultatu, bilduma digitalak esploratu eta artxiboaren katalogoa kontsultatu ahal izango dituzu, eta zure bisita prestatu ahal izango duzu.
…
…
Donostia Zinemaldia 1953an sortu zen. 72 urte hauetan, eraldaketa zinematografiko, politiko eta sozial garrantzitsuen isla eta eragile aktiboa izan da. Zinemaldia 70: historia posible guztiak proiektuak –Zinemaldiak eta EQZEk sustatu dute– artxiboa ikertu du, Zinemaldiaren historiaren alderdi ezezagunenak argitzen laguntzeko.
Donostia Zinemaldiaren artxiboan, 1953tik gaur egunerainoko materialak daude. Bilduma digital guztiak kontsultatu egin daitezke, eta Zinemaldiaren funtsetik eta Kutxa Fundazioaren Fototeka bildumatik datozen 2.938 argazki, 733 egunkari eta 391 kartel biltzen dituzte, eta, gainera, dokumentu berri bat hilero.
…
…
Artxiboaren katalogoan, paperezko dokumentazioaren 16.050 espedienteren deskribapen-fitxa, 21.317 argazki eta 304 prentsa-dosier daude. Funtsak aurrez aurre kontsulta daitezke, ikerketa-helburuetarako. Kontsultatu sarbide-baldintzak eta prestatu zure bisita hemen.