Skip to content
Bilduma Digitalak

Wolf Kochmannen gutuna Pilar Olascoagari Bette Davisen heriotzari buruz

2024ko martxoa

Zinemaldiaren 37. edizioa Diego Galánek Zinemaldiaren ordezkari nagusi gisa egin zuen lehen etapan zuzendu zuen azkena izan zen eta bisita historiko batek markatu zuen: lehen aldiz jaso zuen Donostia Saria emakume batek; Bette Davis-ek, hain zuzen ere. 1986an ezarri zuen ohorezko aitorpen hori Zinemaldiak. Hollywoodeko mitoetako bat izan zenak, gainera, Donostian egin zuen azken agerraldi publikoa; izan ere, Parisen hil zen handik egun gutxira.

Antzerkian hasi zuen ibilbide artistikoa Davisek, eta, zineman, Bad Sisters (Hobart Henley, 1931) filmarekin egin zuen debuta. Filmak Ekoizteko Kodea aplikatu baino hiru urte lehenago egin zen filma. Kode horrek, bada, zentsura-jarraibideak jasotzen zituen eta AEBko ekoizpenetako irudikapen-moduak moldatu zituen 30 urtez baino gehiagoz. Ezin da Davis femme fataleren arketipotik bereizi, eta haren pertsonaiek emakume bilauaren iruditeria eratu zuten hein handi batean –nolanahi ere, geroagoko azterketek haren pertsonaien irakurketa transgresoreago baterako bide eman dute–. Jokatu zituen rolei esker, hamaika aldiz izendatu zuten Oscar Sarietarako, eta bi Oscar irabazi zituen. Gainera, AEBko Zinemako Arte eta Zientzien Akademiako lehen emakumezko presidentea izan zen.

Zinemaldiaren prentsa-funtsa, beste behin ere, izan zitezkeen filmak imajinatzeko tokia da. Diario de Navarrak, Davisek egin zuen azken elkarrizketetako batean, erregistratu zuenez, AEBko erakundearekin zuen harreman estua ia film bihurtzear egon zen: «Oscar Sariak proposatzearen eta ematearen atzean dagoenari buruzko film bat egin nahiko nuke. Aspaldidanik darabilt buruan proiektua, baina, arrazoi batengandik edo beste batengatik, atzeratuz joan da».

Wolf Kochmann ekoizleak bitartekari-lanak egin zituen aktorea Donostiara ekartzeko negoziazioetan. Zinemaldiko lantaldearekin batera, Davisen osasun-egoera ahula are gehiago ez ahultzeko agenda xehatua prestatu zuen, aktorearen laguntzaile pertsonal Kathryn Sermakek betearaziko zuena: Davisen ibilbide osoa errepasatzeko prentsaurreko bat eta Donostia Sariaren galan parte hartzea. Kochmannek, aktorea hil ondoren Pilar Olascoagari helarazi zion gutunean, jakinarazi zuenez, Davisek María Cristina hotelean eman zuen prentsaurrekoa AEBko telebista-kate guztietan eman zuten.

Zinemaldiaren itxiera-galan egin zuen azken agerraldi publikoa. Bi ex aequo Urrezko Maskor eman zituen. Lehena Andrei Kontxalovski zinemagile eta Andrei Rubliov (Andrei Tarkovski, 1966) filmaren gidoilarikide sobietarraren Homer and Eddie ekoizpen estatubatuarrari eman zion. Hollywoodeko mito handienetako bat izan zenaren aurrean belaunikatuta eskertu zuen aitorpena Kontxalovskik.  Bigarren sari historikoa Jorge Sanjinési eman zion, jaso duen lehen zinemagile boliviarrari, La nación clandestina filmarengatik (Ukamau zinema militantearen taldeak aurkeztu zuen).

Dokumentua
Wolf Kochmannen gutuna Pilar Olascoagari Bette Davisen heriotzari buruz

Identifikazioaren eremua
ID: 40640
Katalogazio zenbakia: AO1989.0790
Kokapena: M05.B03.C07
Sailkapen koadroa: 4.1.6. Nazioarteko antzezleak
Izenburua: Wolf Kochmannen gutuna Pilar Olascoagari Bette Davisen heriotzari buruz
Data: 1989-10-10
Deskribapen-maila: _Unidad documental simple
Deskribapen-unitatearen tamaina eta euskarria: Dokumentu 1

Testuinguruaren eremua
Ekoizlea: Wolf R. Kochmann

Edukiaren eta egituraren eremua

Irispidea izateko eta erabiltzeko baldintzen eremua
Irispidea izateko baldintzak: Irispidea izateko baldintzak
Kopiak egiteko baldintzak: Kopiak egiteko baldintzak

Kontrolaren eremua
Kontserbazioa: Anna Ferrer, Andrea Sánchez
Katalogazioa: Edurne Arocena (Ereiten)
Bilduma Digitalak

Wolf Kochmannen gutuna Pilar Olascoagari Bette Davisen heriotzari buruz

Wolf Kochmannen gutuna Pilar Olascoagari Bette Davisen heriotzari buruz (1989) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

Hileko beste dokumentu batzuk

[+]

Primer número de la 25º edición del Festival (1977) Archivo Festival de San Sebastián [+]

[+]

Retrato de la directora Valeria Sarmiento (1988) Archivo Festival de San Sebastián [+]

[+]

Fax de Abbas Kiarostami a Diego Galán (1996) Archivo Festival de San Sebastián [+]

[+]

Carta enviada por Nicholas Ray a Joaquín Zabala (1965) Archivo Festival de San Sebastián [+]

[+]

Reglamento del II Festival Internacional de Cine de Cartago (1968) Archivo Festival de San Sebastián [+]

[+]

Carta de Josefina Molina a la organización del Festival (1978) Archivo Festival de San Sebastián [+]

[+]

Carta de Diego Galán al director de cine Jafar Panahi (1998) Archivo Festival de San Sebastián [+]

[+]

Festival International de Films de Femmes de Créteil et du Val de Marne jaialdiaren XI. edizioaren egitaraua (1989) Donostia Zinemaldiaren Artxiboa [+]

[+]

Carta de Luis Buñuel al alcalde de San Sebastián Antonio Vega de Seoane (1960) Archivo Festival de San Sebastián [+]

[+]

Carta enviada por Antonio de Zulueta y Besson al Cineclub Irún aceptando colaborar con ellos (1960) Archivo Festival de San Sebastián [+]

This site is registered on wpml.org as a development site. Switch to a production site key to remove this banner.