Ikasle talde bat zinemaldi bateko artxibo historikoan murgilduko da hau aztertu, antolatu eta sailkatzeko helburuarekin. Lan-prozesu honen behaketa hipnotikotik abiatuta, eta historiaurreko kobazulo batzuk bisitatu ondoren, artxibo baten funtzioari, denboraren igarotzeari edo giza aztarnari buruzko galderak mahaigaineratuko dituzte.
Clara Rusek zuzendua eta filmatua
Orna Cinek ekoiztua
Javier Gil Alonsok montatua
Martin Scagliak sonorizatua
Colleenen abesti bat entzuten da: Everyone Alive Wants Answers
Antonio M Arenas, Julieta Juncadella, Neus Sabaté, Pablo La Parra, Irati Cano, Telmo Edurza, Felipe Montoya, Sara Hernández, Andrea Sánchez, Patxi Burillo, Elisa Celda, Gabriel Azorín, Anna Ferrer eta Hella Spinelli agertzen dira
Elías Querejeta Zine Eskolan egina, Donostia Zinemaldiak eta Elías Querejeta Zine Eskolak bultzatutako Zinemaldia 70: historia posible guztiak ikerketa-proiektuaren alorrean.
This site is registered on wpml.org as a development site. Switch to a production site key to remove this banner.